Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea ospatzeko, Baleak ehizatzera goaz! familientzako bisita gidatua antolatu zuen Sagardoetxeak, martxoaren 5ean eta 12an. Azaldu dutenez, «oso harrera ona» izan du ekimenak, eta Gipuzkoa eta Bizkaiatik etorritako 60 bat lagunen bisita jaso dute. Bertan, ezagutu ahal izan dute sagardoak izan zuen garrantzia, XVI. mendean euskal marinelek baleak ehizatzeko Ternuako uretara egindako itsas bidaietan.