Bereziartua, Petritegi eta Zapiain sarituak, Frankfurten

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 1a, 02:00

Aurten ere, Apfelweit Welt­weit Nazioarteko Sagar­doen Azokako saria jaso dute Astigarragako sagardotegiek Alemaniako Fran­kfurt he­rrian. Hain zuzen, hiru izan dira saridunak: Bereziartua, Petritegi eta Zapiain, eta bertan jaso zuten oroigarria eta diploma, aurreko asteburuan.

Zazpi sari, guztira
Denera, zazpi sari izan dira as­tigartarrek irabazi dituztenak. Horietako bost Zapiain­en­tzat: 3 Pomme D’Argent (zi­larrezko sari) sagardo naturala, berezia eta Sagardoz zaha­rrarekin, eta bi Pomme D’Or (urrezkoa), Bizi-Goxo sagardo gozoa eta Sagardoz txuriarekin. Beste biek, aldiz, Pomme D’Argent bana lortu dute, be­raien sagardo naturalarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!