Aurreneko fasetik ezin pasa, oso gutxigatik

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 1a, 02:00

Larunbatean zuten Eus­kal Herriko Mus Txapel­ke­taren final haundia, Anoetan, Fermin Nar­bar­te Tximistak eta Mertxe Uitzi Kapelogorrik. Ederki aritu ziren jokoan, baina ezin izan zuten aurrera egin, aurreneko fasetik. Lau bikoteko multzotan aritu ziren, eta arabarrekin berdinduta bukatu zuten, bi partida irabazi eta bat galduta. Desen­pa­terako, txikoei erreparatu zieten, eta bakarragatik geratu ziren kanpoan: galdutako partidan, 3-2 egin zuten arabarrek, eta 3-1 goizuetarrek.
Edozein kasutan, «oso gustora» egon ziren: «ka­fea eta kamixeta eman zizkiguten aurrena, kantari aritu zen abesbatza, eta hamaiketako eder bat gero! Giro ederrean egon ginen. Errepikatze­ko modukoa!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!