Gaur jokatuko da Sagardo Txapelketaren final laurdenetako azkeneko partidua. Gaztañaga sagardotegia ordezkatzen duten Uterga eta Larrañagak, Setiengo Ansa II eta Endikarekin neurtuko dituzte indarrak. Norgehigoka irabazten duenak, finalerdietarako txartela lortuko du, eta Larre Gaingo Urriza eta Azpiroz bikotea izango du aurrez aurre. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partiduak, Galarretan.