Abeslari, musikari eta ikusle, denak gustora!

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 1a, 02:00

Ederra bezain jendetsua izan zen, larunbatean, Nafarroako Haur Kantari Jaialdia, Lesakan. Gus­to­ra atera ziren Harrion­do­a kultur etxetik, abeslari, musikari eta ikusleak.
Egin zuten lanarekin pozik bukatu zuten, haur eta gaztetxo aranoar eta goizuetarrek ere. 
500 ikusle baino gehi­a­­­goren aurrean, Esne Bel­tzaren Gogoak abestu zu­ten hamabi aranoarrek, Jon Mari Beasain ereño­tzuarraren laguntzaz.
Goizuetar gaztetxoenek, berriz, Alaitz eta Mai­derren Amets bat eskaini zuten; eta helduagoek, Hesian taldearen Agortu dira hitzak. Guztiek ere, ederki!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!