Velez, Guerrero eta Esnaola, podiumean

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 8a, 02:00

Pasa den asteburuan atleta hernaniarrek lan bikaina egin zuten berriro ere, eta dagoeneko podiumetara igotzen ohituta dauden hiru korrikalarik marka bikainak egin zituzten. Batetik, Gipuz­ko­ako Eskolar­teko­an, Amaiur Velez alebinak urrea irabazi zuen 500 metro lisoetan, eta brontzea, 60 metro he­sietan. Bestetik, Donostiako maratoi erdian, Hoki Guerrerok bigarren postuan bukatu zituen 10 kilometroak, eta Eva Esnaolak, hirugarrenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!