Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Behemendik, adinekoei garraio zerbitzua emateko

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 8a, 02:00

Adinekoak herrigunera ger­tu­ratzeko, eta zerbitzu sozia­letara iristeko aukera izan dezaten, garraio zerbitzua eskaintzen dute herrian. Eta zerbitzu hori aurrera era­ma­teko, hitzarmena sinatu zu­ten ostegunean, Gabriel Ze­laia eraikinean, Behemendik eta Buruntzaldeako hiru uda­lek: Hernanikoak, Urnie­ta­koak eta Andoaingoak.
«Bederatzi edo hamar urte daramazkigu zerbitzu ho­ne­kin», azaldu zuten: «azter­ke­ta bat egin genuen nekazal guneetan, eta konturatu gi­nen, baserrietan bizi direnen adin batazbestekoa 10 urte zaharragoa dela, eta gutxi­e­nez bakoitzean badagoela adineko bat. Eta ikusi genu­en, ez zirela zerbitzu sozia­letara etortzen. Horregatik, distantzia hori murrizteko asmoz, jarri genuen mar­txan garraio zerbitzua, fur­go­neta batekin».

Doako zerbitzua, telefonoz
Udalekin elkarlanean ema­ten dute zerbitzua: Behe­men­dik furgoneta jartzen du, eta udalek gastuak bere gain hartu. Baina doakoa da zerbitzua, eta telefonoz dei­tu­ta eskatu behar da; ahal dela, bi egun lehenago.
Azaldu zuten, gainera, furgonetako gidaria ez dela txofer hutsa: «laguntzailea ere bada, eta behar bezala pres­tatuta dago».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!