Gospela gaur, bi abesbatza eta jazz hirukotearekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 8a, 02:00

Kontzertu berezia prestatu dute gaurko Kantuz eta ‘Hernani’ Musika Eskolako Dakapo abes­ba­tzak; iluntzeko 20:00etan, bel­tzen musika espiritualarekin eta gos­pel doinuekin osatutako erre­per­torioa kantatuko dute Mi­la­grosan, David Cid Jazz Hirukotea osatzen duten David Cid piano-jolearekin, Rakel Arbeloa bateria-jolearekin eta Nacho Fombuena baju-jolearekin batean.
Aurrena, Dakapok abestuko du; gero, jazz hirukotea ariko da; Kantuz, segidan; eta denak elkarrekin, bukatzeko.

Afrikako doinu herrikoiak eta zurien Ebanjelioko kantuak
Espiritual beltza eta gospel mu­sika interpretatuko dituzte gaur. Hauek sortu ziren na­has­keta ba­tetik: Afrikako bel­tzen musika he­rri­koia eta haren sinkopazio­ra­ko joera, eta Estatu Batuetan esklabu ari­tu­tako beltzei artzain eban­je­listek era­kutsitako doinu eliz­ko­iak na­hastetik, hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!