Hernaniko kaleak dantzarien erreinu, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 8a, 02:00

San Joan konpartsak buka­e­ra borobila emango dio, as­te­­bu­ru honetan, Dantzari Fes­ta­ri, aste osoan zehar ba­se­rritar jantzien inguruko era­kusketa eta hitzaldia an­to­latu ondoren: Euskal Herri osoko hainbat txokotatik etorritako dantzariak bil­du­ko dira herrian.
Gaur gaztetxoenak, goiz eta arratsalde; eta bihar goi­ze­an, helduenak.

Ttarlakoak, aurrena
Asteburuari hasiera ema­te­ko, Hernaniko Ttarla dantza taldeko dantzari txikienak aterako dira kalera, goizeko 11:30etan, Kaxkoan barrena.
Arratsaldeko 17:00etan ha­si­ta, berriz, Ttarla eta Gi­puz­­ko­ako beste 8 dantza tal­dek emanaldia eskainiko dute er­digunean: Añorgako Ar­kaitz, Astigarragako Astigar, Doni­ba­ne Lohitzuneko Be­gi­ra­leak, Urnietako Egape, Erren­te­ri­a­ko Ereintza, Do­nos­­tiako Es­ko­la eta Trebeska eta Irungo Ibar­la-Meaka tal­deek. Hasi­e­ran, ber­tso­lariak, irrin­tzi­la­ri­ak eta  Mu­sika Es­kolako txa­la­­par­ta­ri­ak izango dituzte la­gun, eta bu­ka­eran, 19:00etan, erro­me­ria izango da Plaza Berrin.

Egun haundia, biharkoa
Dantzari Festa borobiltzeko berriz, Gipuzkoa, Araba, Biz­kaia, Nafarroa Garaia, Nafa­rroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoako 18 talde, kalean dantzan ariko dira bihar. Eguerdiko 13:15etan Plazan egingo dute ekitaldia, eta bazkalondorenean errome­ria eta omenaldiarekin bu­katuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!