Bete zituzten plaza eta kaleak, eta jarri zituzten denak dantzan!

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 10a, 02:00

Egun haundia zuen atzokoa, XXII. Dantzari Festak, eta ez zuen hutsik egin. Herriko kale eta plazak bete zituzten Euskal Herri osoko dantza taldeek; eta mota guztietako dantzekin jarri zuten doinua eta kolorea, txoko guztietan. Plazan elkartu ziren denak gero, elkarrekin eskaintzeko azkeneko dantza saioak. Eta herritarrak ere animatu ziren dantzatzera, talde guztiekin batera!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!