Lehengo astean etxetik kanpo jokatu zuten pilotari goizuetarrek. Agoitzeko partiduei dagokienez, Eñaut Iturainek galdu egin zuen 16-13; Axel Salaberriak irabazi, 8-16; Xanet Apezetxeak 9-16 irabazi; eta Antton Apezetxeak ere irabazi, 22-2. Oier Ruizek, berriz, ez zuen jokatu, azkenean. Goñi Memorialean, berriz, Iker Salaberriak ezin izan zuen finalerako pasea lortu, bikoteka 18 eta 22 galduta, eta asteburu honetan, GRAVNI txapelketan Antton Apezetxeak jokatuko du Salaberriaren ordez, gaur, 15:30etan hasita Hendaian, Iparralderen kontra. Izan ere, Iker Salaberriak Mallabian jokatuko du, 17:00etan, Mariezkurrenarekin, Pello Etxeberria eta Pedro Ruizen kontra. Bestalde, Agoitzen ariko dira gaur 16:00etan Aizkorbe jubenila eta Apezetxea benjamina, Esteribar eta Araxesko pilotarien kontra, hurrenez hurren. Azkenik, Aitzol Salaberriak Legasan jokatuko du bihar, 09:30etan lau t’erdian, Txapagaineko Aratz Otaegiren kontra, eta benjaminetan, Salaberriatarrak Añorgan ariko dira bihar, 09:30etan, Jose Manuel Iribar sarian