Zikloturistek zita, bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko apirilaren 8a

Igande goiza bi gurpilen gainean gozatu nahi dutenentzat zita jarri dute Hernaniko zikloturistek biharko. Amezketara egingo dute irteera, San Martin Baselizara; denera, 69 kilometroko ibilbidea egingo dute. Bertaratu nahi dutenek, goizeko 08:30etan Zinkoenean azaldu beharko dute, bakoitza bere bizikletarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!