Taula baserrian barazki ekologikoak ekoizten ditugu. Konpostari funtsezko garrantzia ematen diogu, hau izaten baita lurraren elikagaia. Konpost on batek lur bizi eta orekatua bermatzen du, eta honela, barazkiak indartsu eta osasuntsu hazten dira. Modu honetan, Elena Etxeberriaren eskutik, urte osoan zehar sasoiko barazkiak eskaintzen ditugu.
Produktuak:
Garaiko barazkiak izaten ditugu baratzan. Urte osoan zehar azenarioak, porruak, borraja, azelgak. Udaberrian tipulinak, ilarrak, babak, letxu mota ezberdinak, espinakak. Udan tomateak, lekak, piperrak, kalabazinak, letxuak, berenjenak. Udazken eta negu partean berriz, azak, babarrunak, azaloreak, kalabazak, eskarolak, brokoliak, kardoak.
Salmenta puntuak: -Donostiako San Martingo merkatua egunero postua, astelehenetik larunbatera: 08:00 - 14:00 Saskien banaketa baserrian bertan ostegun arratsaldetan
Taula baserria,
Usategieta bidea
20115
Astigarraga
943 550 697