Pasa den asteartean igaro zen Astigarragatik Korrika, baina txikienek ere izan zuten korritzeko aukera atzo Korrika Txikian. Bi txandetan, txikienen taldea 10:30etan irten ziren eskolatik Foru Plazara eta 15:30etan helduagoak egin korri herrian zehar. Bihar eguerdian amaituko da Korrika 20, Iruñan, eta Astigarragatik autobusa irtengo da festara goizean goiz, 08:30etan, Joseba Barandiaran plazatik.