Eskola Kiroleko ekintza bezala, Irun Saria jokatuko dute bihar alebin eta infantil mailako txirrindulari gazteek. Eguerdiko 12:00etan hasiko da lasterketa Kolon pasealekutik. Talde osoa elkarrekin bertaratzeko deia egin du JOCC taldeak: 11:00etan jarri dute zita Transpakarren.