Aurreko astean amaitu zen pistako Espainiako Kopa Donostiako Antonio Elorza Belodromoan. Hirugarren eta azken lasterketa izan zen eta Telmo Semperena eta Jaime Romerok ez zuten bere egunik hoberena izan kadete mailan. Ez zuten punturik lortu scratchean, kanporaketan, ezta daniarrean ere. Romerok, gutxienez, hirugarren postua lortu zuen puntuaketan. Zapore gazigozoarekin amaitu du Kopa, beraz.
Telmok lana erruz egin zuen eta azkenean erretiratu egin zen indarrak ahituta.
Junior mailan, Urko Semperena bigarren postuan zegoen bigarren jardunaldia amaitu ondoren, baina Donostiako proban ezin izan zuen parte hartu.
Egun batzuk lehenago entrenamenduan kotxe batek harrapatu zuen eta Antonio Elorza Belodromoan baja izan zen. Beraz, bere podiumeko postua galdu zuen.