Hilaren 24an Goizuetako eskolako jantokian bilduko dira, 17:30etan, Erika Salbatierra sexologoa eta Chrysallis Euskal Herriko kideak, Edurne Koch eta Asier Mariezkurrena. Haur transexualitatearen inguruan ariko dira, eta horrelako kasuak ulertu eta nola lagundu jakiteko giltzak emanen dituzte. Parte hartzeko aurretik eman behar da izena, 948 510 840 telefonoan. Hitzaldiak iraun bitartean ludoteka zerbitzua izanen da.