Erramu bedeinkapena, Aste Santuko ospakizunak hasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 8a, 02:00

Aste Santuko ospakizunei hasiera emango zaie bihar Urumea bailaran, Erramu Egunarekin.

Erramu bedeinkapena
Ereñotzuko San Antonio elizan 10:00etan izango da bihar, erramuak be­dein­katzeko aukera.
Goizuetan, berriz, 11:30e­tan Magdalenan egingo dira bedeinkazi­o­ak, eta prozesioa egingo da segidan, eliza nagusira, 12:00etako mezarako. 

Hurrena, asteazkenean
Goizuetan asteazkenean segiko dute ospakizunekin; 18:00etan eta 21:00e­tan Penitentziako sakramentuaren eginkizunak izango dira, eta baita Os­tegun Santuan ere, 08:00e­tan. Ondoren, 19:00e­tan, azken afaria izango da. Ostiral Santuan, be­rriz, 08:00etan berriro ere Penitentziako sakra­men­tuaren eginkizuna izango da, eta 19:00etan, Nekal­dia eta Heriotza.

Ereñotzun eta Aranon, Ostegun Santuan
Ereñotzun eta Aranon, bes­talde, Ostegun San­tu­an izango dituzte hurrengo zitak. Ereñotzun, Os­tegun Santuan Jaunaren afariko meza egingo da 18:00etan, eta Ostiral San­tuan, meza izango da 09:00etan, eta Pasio ospakizuneko meza, 18:00etan.
Aranon, Ostegun eta Ostiral Santuan, 11:00e­tan ai­tortza eta 17:00etan elizkizuna izango dira.

Larunbat Santua eta Pazko Igandea, azkenak
Azken zitak hurrengo as­teburuan izango dira.
Larunbat Santuan, Paz­­ko elizkizuna izango da Goizuetan 11:00etan, eta Pazko Gaubeilak Ere­ño­tzun 19:00etan eta Aranon 21:00etan.
Pazko Igandean, be­rriz, 10:00etan egingo di­ra mezak Aranon eta Ere­ñotzun, eta 12:00etan Goi­zuetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!