Ekainaren 18an Mendialdean egin nahi den herri galdeketa prestatzeko, herriz herri batzarrak eginen dira.Goizuetan, asteazkenean, hilaren 12an jarri dute zita, Udaletxeko Ganbaran, herritar guztiei irekita.
Irizpideak zehaztea helburu
Bilera honetan, ekainaren 18an Mendialdean erantzun beharreko galdera sortzeko irizpideak markatuko dira, eta maiatzaren 5ean Lekunberrin eginen den batzarrean bilduko dira herri guztietako proposamenak.