Bertakotasuna, Diametro 200 jatetxearen sekretua

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 8a, 02:00

FILOSOFIA   Bertakoa, garaikoa, eta ahal bada, ekologikoa840

Bertako produktuak erabilita, kalitatea eta osasuna ziurtatzeaz gain, Euskal Herriko lehenengo sektorea indartzen ere laguntzen du Diametro 200 jatetxeak. Era honetara, baserritar txikiak sosten­gatzen dituzte, betiko moduan, natu­raren zikloak errespetatuz, ekoizten ja­rraitu dezaten. Guretzat natura sosten­gatzeak esan nahi du, baita ere, gentikoki eraldatutako produkturik ez erabiltzea batere.
Diametro 200en sukaldean sartzen diren produktuen %90a, 200 kilometroren bueltan sortuak eta onduak dira (hortik beraien izena, baita ere). Asko eta asko nekazaritza eko­lo­gikoak dira, edota EuskoLabel ziurtagiria dute­nak. Beraien menuak garaien garaiko produk­tuez egindakoak dira, lurrak eskaintzen digunera egokituak, eta ez alderantziz.


ELIKAGAIA  Geuk prestatua
Produktuen bueltan egindako lan guztiak, platerean du amaiera. Diametro 200eko langileek egiten dituzte produktu as­ko, bazkaltia­rren elikadu­ra ha­si­eratik bukaera­raino kon­­­trol­pean dugula. Saltxi­txak, hanburgesak, tomate-saltsa, bizko­txo­­ak, pastak, ogia edo izoz­kia, besteak beste, bertako sukaldean eginda­koak dira.
Gainera, Filosofia horre­kin ja­rraitzeko asmoa dau­kate eta horri begira pres­tatzen dituzte beraien su­kal­dariak Diametro 200e­ko su­kaldean bertan. 


LAN TALDEA   Erantzunkizun soziala
Bi baldintza jarri zizkion Diame­tro 200 jatetxeak bere buruari sorreratik: bata, Hernaniren ingu­ruan lan­postuak sortu behar zirela; eta bestea, bertako lan-taldeak gizartearen islada izan behar zuela. Horrela bada, 27 pertsonek osatzen duten lan-taldean jende heldua dago, pare­kidetasuna mantentzen da, eta desgai­ta­sunak dituzten pertsonak ere badaude. Gainera, langile guztiak bertan dagoeneko lanean zeudenen eskutik etorri dira, salbuespenik gabe; hortaz, denak dira Hernanikoak, Tolosakoak, Urnietakoak... inguruko jendea da, aspaldidanik  Diametro 200 jatetxean lan egiten duena. Fami­lia bat osatzen dute langile guztiek.
Horrez gain, lan-baldintzek ere ongizatea ziurtatzea dute helburu, eta lan ordutegiak Oronako langileen ordutegira daude egokituta, eta horregatik ixten dute asteburuetan, jaie­gunetan eta abuztuan.
Hornitzaileak ere zaintzen dituzte; gana­duzale, ne­kazari eta arrantzaleei bidezko pre­zioak ordain­tzen dizkiete egiten duten lanaren truke, modu horretara lan egiteak zer-nolako ahalegina eskatzen duen ulertzen dutelako.

 

Orona Ideo Fundazioa
Jauregi Bailara, Hernani   
Tel. 943 26 50 22   
www.diametro200.com

 

Karabeleko

Hernaniko Karabelekok ateak ireki zituenetik, etxaldearen aldeko apostua egin zuen hasiera-hasieratik Diametro 200 jatetxeak, orduan hasi zen, beraz, bien arteko elkarlana. Eta ordutik da Karabeleko etxaldea, Galarretako Orona-Ideon kokatuta dagoen jatetxearen hornitzaile nagusietako bat. Bertatik kontsumitzen dituzte, hain zuzen, garaiko barazkiak.
Dena den, bien arteko kolaborazioa haratago joan zen iaz, Lurretik lurrera proiektu pilotoarekin. Horren arabera, Diametro 200 jatetxean sortzen ziren hondakin organikoekin eta ximaur ekologikoarekin, konposta sortzen zuen Karabeleko etxaldeak. Ondoren, jatetxearentzat berarentzat lantzen ari ziren barazkiak ongarritzeko erabili zena. Guztira 20 tona inguru organiko jaso dira, eta nolabait, zirkulua ixtea izan dute helburu Karabelekok eta Diametro 200 jatetxeak proiektu honekin. 
Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin jarri zuten martxan, eta 2016an zehar burutu zuten. Datozen hilabeteetan aurkeztuko dituzte emaitzak, eta horrekin baloratuko dute bideragarritasuna eta kalitatea, baita aurrera begira jarraipena izan dezakeen proiektua ote den.

 

Goieko Haragia

Aitor Aranburu, Garikoitz Aiesta, Gorka Sasieta eta Joxe Jabier Basurto daude Goieko Haragia izenaren atzean. Goierriko lau baserritar dira, eta zigilu ekologikodun txekor haragia ekoizten dute. 
Lau ekoizleek ekologikoan ekoizten dute, agroekologiaren eta elkarlanaren bideak jorratuz. Horrela abereen bizi-baldintzak eta zikloak errespetatzen dira. Etxeko bazkarekin eta Nafarroa eta Arabako zerealarekin elikatzen dituzte abereak, mineral, omega 3 eta bitamina gehiago duen haragi osasuntsua lortuz, eta lurraren osasuna, bioaniztasuna eta ingurune orekatuaren alde eginez.
Horregatik guztiagatik egiten du lan Diametro 200 jatetxeak Goieko Haragia osatzen duten lau baserritarrekin. Zuzeneko harremana dute, eta hilero batek eskaintzen dio behi bat, ondoren, bertako sukaldariek sukaldatu dezaten.
Kanpoko bezero partikularrentzat ere saltzen dute 5 kiloko loteetan, informazio gehiagorako, bi bide dituzte Goieko Haragia osatzen duten lau baserritarrek: goiekoharagia@gmail.com helbidearen bidez edo goiekoharagia.wordpress.com web orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!