Hilero bezala, bigarren larunbatarekin jarriko dute bihar, Plaza Berrin, Behemendiko azoka ibiltaria. Oraingoan, zortzi izango dira, azokan postua jarriko duten ekoizleak: Baserriko Ogia, Ezkurtxerri, Goiburu, Imares, Ines Lizaso, Mahala, Mañeko eta OnEin kontserbak.
Goizeko 10:00etan zabalduko dituzte postuak, eta eguerdiko 14:00etara bitarte egongo dira bertan. Beraz, goiz osoan zehar izango dute aukera herritarrek, produktuak probatu eta erosteko: ogi ekologikoa, txerrikiak, ahatekiak, ardi eta behi gaztak, Tolosako babarrunak, barazkiak, pastelak, pastak, yogurrak...