Bazkari herrikoia antolatu dute, maiatzaren 27an, aurten 40 urte betetzen dituztenentzat. 12:00etan Plazan elkartu, eta argazkia eta poteoa egin ondoren, Itxasburu sagardotegian bazkalduko dute, monologoa eta musikarekin. Hernaniarra eta 1977an jaiotakoa izatea dira baldintza bakarrak. Apuntatzeko, 50 euro ingresatu, izen abizenak zehaztuz, Banco Sabadelleko kontuan, maiatzaren 12a baino lehen: ES35 0081 4259 7000 0605 6120.