Gipuzkoako Trinketeko finala gaur Gaskan, Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 7a, 02:00

Final haundia dute gaurkoa, Donostiako Gaska frontoian, Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta palista herna­niarrek. Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, 1go mailako txa­pela janzteko lehian arituko dira, arratsaldeko 19:30etan hasita. Aurrean, Su-Berri tal­deko bikotea izango dute; Otaegi, Maiza eta Mendizabal hirukotetik bi, hain zuzen ere.
Finalera iristeko, ligaxkako bi partiduak irabazi zituzten hernaniarrek: Su-Berriri 30-21 (Otaegik eta Maizak jokatu zuten hori); eta Hernaniko beste bikoteari, Maider Huizi eta Amaia Araiztegiri, 30-12. Be­raz, Irazustabarrena eta Arrieta aterako dira faborito.
Beste pala partidu bat ere izango da gaur, 20:15etan Her­na­niko kiroldegian. Infantil mailakoak ariko dira, Gipuz­ko­ako Txapelketaren barruan: Hernani A, Intxurre 2 talde­a­ren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!