Hernanira, bertako familiekin uda pasatzera etorri diren 6 haur sahararrak agurtzeko, agur festa izan zen atzo Tilosetan. Herritar mordoa gerturatu zen festara eta agur gozoa eskaini zieten haurrei txokolate eta bizkotxo, jolas, afari eta Oreka Tx taldearen kontzertuarekin. Nomadak Tx musika ikuskizuna eskaini zuten, Aziza Brahim kantari sahararrarekin, eta espero bezala, jende asko erakarri zuen emanaldiak.
Kontzertua elkartasun afariaren ostean izan zen eta aurretik, hitzaldi bat ere eskaini zuten Mendebaldeko Saharako Giza Eskubideen lau ekintzailek: Fadah Aghla, Leila Elili, Daha Erahmoni eta Hassanna Duihik. Mendebaldeko Saharako egoeraz hitz egin zuten, eta euren bizipen pertsonalak ere kontatu zituzten.
Haur sahararrak abuztuaren 23an itzuliko dira errefuxiatu kanpamenduetara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!