Mus eta Punttu txapelketak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 12a, 02:00

Astigarragako Santiomendi auzoko jaien barruan, VII. Mus Txapelketa eta I. Punttu Txapelketa jokatuko dira gaur, 22:00etan. Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Sariak, honakoak: irabazleentzat, arkume bat eta bi txanpain botila; eta azpitxapeldunentzat, bi koneju eta bi botila ardo. Festa nagusia astelehenean izango da, Amabirjin egunean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!