Asteroko dinamikarekin jarraituz, Hernaniko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, enkartelada izango da gaur herrian barrena, Errepresaliatuak etxera lelopean. Arratsaldeko 20:00etan abiatuko dira Gudarien plazatik. Gogorarazi dute, herriko norabideak aldatu direla eta, enkarteladaren ibilbidea honakoa dela: Gudarien plaza, Kardaberaz, Zinkoenea, Txirrita, Izpizua, Elkano, Urbieta, Plaza Berri, Kale Nagusia eta Gudarien plaza. Presoen senideek dei egiten diete herritarrei eurekin batera kalera ateratzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!