Jaiak, abuztuaren 18ra arte luzatuko dira, hau da, ostegunera arte, eta egunero izango da zertaz gozatu.
Igandean Amabirjin bezpera izango da eta 12:00etan itxaferoa botako dute udaletxeko balkoitik, jaiei hasiera ofiziala emateko. Hurrengo egunetan, Amabirjin eguna, Emakumeen eguna, Sagardo eguna eta Ezkondu eta Umore-Ona peñaren eguna izango dira.
EGITARAUA
Abuztuak 13, larunbata Gazte eguna:- 08:00etan, aurorak herrian zehar Umore-Ona koruaren eskutik.
- 11:30etan, mahaingurua gaztetxean: aisialdia eta jai herrikoiak.
- Ondoren, herriko trikitilariak.
- 14:30etan, gazte bazkaria.
- Ondoren, gazte bingoa.
- 20:00etan, gazte txupinazoa gaztetxean.
- Ondoren, batukada.
- 00:00etan, dantzaldia Gabezin taldearekin.
- 08:00etan, entzierroa Laturgo zezenekin.
- 12:00etan, Udaletxeko balkoitik jaiei hasiera emango dien itxaferoa botako da.
- Ondoren, trikitilariak erraldoi eta buruhaundiekin, kaleetan barrena.
- Euskal presoen aldeko brindisa txoznan.
- 16:30etan, haurrentzat sorpresa.
- 18:00etan, Lasturgo zezenak.
- 19:30etan, Umore-Ona peñaren irteera Igandea txarangarekin.
- 00:00etan, dantzaldia Laiotz taldearekin.
- Ondoren, Igandea txaranga.
- 07:00etan, Tolosako dultzaineroekin diana.
- 08:00etan, entzierroa.
- 10:30etan, Meza Nagusia eta ohiko prozesioa Amabirjinarekin.
- 12:00etan, trikitilariak erraldoi eta buruhaundiekin, kaleetan barrena.
- 12:30etan, lehenengo mailako afizionatuen arteko pelota partidua.
- 13:30etan, Igandea txarangaren irteera ikastolako tabernatik.
- 18:00etan, Lasturgo zezenak.
- 19:30etan, bertso saioa: M. Lujanbio, X. Silveira, S. Lizaso eta A. Arzallus. Gai jartzailea: X. Legarreta.
- 22:00etan, euskal presoen aldeko afaria Umore-Ona Elkartean.
- 01:00etan, euskal presoen aldeko kalejira plazatik.
- 00:00etan, dantzaldia Laiotzekin.
- Ondoren, Igandea txaranga.
- 10:00etan, txaranga erraldoi eta buruhaundiekin.
- 11:00etatik 14:00etara, puzgarriak eta elastikoak eskolan.
- 12:30etan, pelota partidu xelebreak.
- 14:00etan, bazkaria herriko bertsolariekin, ikastolan.
- 16:00etatik 18:00etara, puzgarriak eta elastikoak, eskolan. Bertan, napolitanak banatuko dira.
- 19:00etan, Umore-Ona dantza taldearen emanaldia plazan (eguraldi txarrarekin, goiko frontoian).
- 22:00etatik 02:00etara, dantzaldia Dantzaldi taldearekin.
- Ondoren, Igandea txaranga.
- 01:00etatik 03:00etara, karaokea gaztetxean.
- 11:30etan, toka txapelketa heldu eta haurrentzat.
- 12:00etan, Gipuzkoako eta Nafarroako sagardogile onenekin sagardo probaketa, plazan.
- 16:00etan, VIII. Mus Txapelketa Iskibin.
- 18:00etan, Lasturgo zezenak.
- 19:30etan, Aspe enpresako pelotari profesionalen arteko pelota partidua.
- 4 eta erdiaren barrenean eta profesionalak.
- 22:00etatik 02:00etara, dantzaldia Bide Batez taldearekin.
- 12:30etan, 2 pelota partidu: -4 eta erdiaren barrenean, lehendabiziko mailako afizionatuak. -Goizueta Aranoren aurka.
- Ondoren, Igandea txaranga.
- 15:00etan, Umore-Ona peñaren bazkaria.
- 17:00ak aldera, peñaren kalejira kalez-kale, Igandea txarangarekin.
- Ondoren, Lasturgo zezenak.
- Ondoren, dantzaldia Haitzamarekin.
- 00:00etan, Udaletxe aurrean, Amabirjinei bukaera ofiziala.
- Ondoren, dantzaldia Haitzamarekin.
- Ondoren, Igandea txaranga.
- 00:30etan, kontzertua gaztetxean.