Saharako errefuxiatu kanpamenduetatik etorritako 6 haurrak abuztuaren 23an joango dira Hernanitik bueltan, eta bihar, agur festa izango da herritar guztiei irekia. Besteak beste, afaria izango da eta txartelak salgai daude Oindi, Akeit eta Garin tabernetan. Prezioak: haurrek 5 euro, helduek 10 euro. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, haur jolasak, txokolatada, Mendebaldeko Saharari buruzko hitzaldia, afaria eta kontzertuak izango dira Tilosetan (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin). Oreka TX eta Aziza Brahim-en emanaldia izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!