Zeberio eta Urriza aurrez aurre gaur, finalerdietako txartelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 11a, 02:00

Buruz Buruko Kutxa Torneoko ligillako laugarren partidua jokatuko da gaur, Galarretan. Patxi Zeberio eta Javier Urriza izango dira aurrez aurre, ligillako irabazleak. Biak, finalerdietako txartela eskuratzeko lehiatuko dira. Zeberiok irabaziko balu, matematikoki finalerdiak jokatzeko sailkatua egongo litzateke. Urrizak irabaziko balu, pauso haundia emango luke eta ia seguru sailkatuko litzateke finalerdietara. Partidua, 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da. Honakoak dira gaur jokatuko diren partiduak: Etxabe II-Aizpurua II/Zulaika-Olazar (35 tantotara); Zeberio II/Urriza (30 tantotara Kutxa Torneoa); Ezkurra-Lizaso/Urtasun-San Miguel (40 tantotara); eta Endika-Gaztelu/Agirresarobe-Urko (30 tantotara).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!