«Hernanin triatloia sustatzea da gure asmo nagusia»

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 11a, 02:00

Mikel Aginagalde

Noiz eta zer dela eta sortu
zenuten Zumitza Triatloi Taldea?

Duela bi urte erabaki genuen taldea sortzea, triatloi probetan aritzen ginen bost hernaniarrek. Zumitza Txirrindu­laritza Elkartea oinarri hartuta, triatloi atala egitea bururatu zitzaigun eta egun, zazpi kide gara taldean. Lehenengo urtean hainbat arazo izan genituen lizen­tziekin, berandu xamar ibili ginelako klubaren izena erregistratzeko ga­raian. Aurten, aldiz, ez dugu zailtasunik izan.

Zeintzuk dira lortu nahi dituzuen helburu nagusiak?

Epe motzera begira, taldea haunditu eta indartzea da helburu nagusia. Hernanin triatloia egiten duten guztiak elkartu nahi genituzke, gerora txapelketetan lehiatu ahal izateko. Triatloia ezagutzera eta praktikatzera bultzatu nahi dugu jendea.

Laguntza ekonomikorik jasotzen al duzue?
Egia esan, instituzioen partetik ez dugu laguntzarik jaso­tzen. Triatloiaren praktikak eskatzen duen ia diru guztia gure patriketatik ordaintzen dugu. Parte har­tzeko inskripzioak, adibidez, garestiak dira, eta horregatik kirolari bakoi­tzak erabakitzen du zein probetan parte hartu nahi duen eta zeinetan ez. Horrez gain, hiru kirol ezberdin izanik, bakoitzerako materiala lortu behar dugu.

Zenbat denbora entrenatzen duzue astean zehar?
Denok ez dugu denbora bera entrenatzen astebetean. Bakoi­tzak bere eginbeharrak ditu, lana, familia… eta horrek asko baldintzatzen gaitu. Oroko­rre­an, bakoitza bere kontura ari­tzen da, eta bere beharren arabera, hau da, prestatu beharreko proba kopuruaren arabera. Hala ere, normalean 14-16 or­du entrenatzen ditugu astean.

Gaur egun triatloiaz bizitzerik ba al dago?
Oso zaila da egun triatloiaz bizitzea. Alde batetik, dirua eta finantziazioa ezinbestekoak dira, eta hori lortzeko onenen artean egon behar duzu. Euskal Herrian Lla­nos anaiak dira onenetakoak. Haiek badute laguntza ekonomiko haundia, enpresen patrozinioa lortzen baitute.

Azken urteetan trialtoia modan jarri dela ikusi da. Zergatik?
Gaur egun jendeak esfortzu fisiko haundia eskatzen du­ten kirolak gogoko dituela esan daiteke. Norberaren mu­ga fisikoak gainditzea da helburua. Egunetik egunera markak hobetu eta jendearekin lehiatu nahi dute kirolariek, eta hor dago triatloiaren arrakastaren gakoa.

Etorkizunera begira zer
prespektiba dituzue?

Aurrera begira, taldea in­dar­t­zea espero dugu eta beste kirol tradizionalen an­tzera tratatua izatea nahi genuke. Helburu hori lortzeko, laister Hernaniko duatloia antola­tzea bururatu zaigu eta hori antolatzeko ilusioz gaude. Txapelketa polita izan daitekeela uste dugu.

Eta igandeari begira, Xabat, zein helburu duzu Kopenagen?
Iaz ere parte hartu nuen Ko­penageko Ironmanean eta bu­katze aldera, aurreko denbora hobetu nahiko nuke. Iaz, 11 ordu eta 49 minututan egin nuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!