Urrutia bizirik da, eta Utergak ia aukera guztiak galdu ditu

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 10a, 02:00

MIEL Mari Urrutia saldiasdarrak bizirik eusten dio Buruz Buruko Kutxa Torne­oan, atzo Utergari 30-23 irabazita. Neurri haundi batean sakeari esker lortu zuen garaipena, peloteoan ez bai­tzuen nagusitzerik lortu. Utergak aldiz, peloteoan tanto gehiago egin zituen, eta joko puntu ona erakutsi zuen. Oso gaizki errestatu zituen ordea, sakeak, eta 17 egin zizkion saldiastarrak.

Horrela bada, Urrutia Iak Urrizaren kontra irabazita finalerdietara sartzeko aukerak izango lituzke, eta Utergak berriz, karanbola dezente behar ditu, eta gainera, azken partidua Zeberio IIari irabazi egin behar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!