Bi galtzaileak elkarren kontra, hil edo biziko partidua

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 9a, 02:00

GALDUZ gero, aukera gutxi izango dute aurrera jarraitzeko Utergak eta Urrutia Iak. Lehendabiziko partiduak nahiko erraz galdu zituzten biek ere, eta beraz, gaur irabazteak berebiziko garran­tzia dauka bientzat.

Buruz buruko Txapelketa Nagusia ari dira jokatzen Galarretan, Kutxa Torneoa. Ligillako bigarren partidua dute gaurkoa, eta Urrutia Ia faborito aterako da, inondik ere. Saldiastarrak ez zuen aukerarik izan lehendabiziko partidua irabazteko, Zeberio IIak ikaragarri jokatu zuelako. Urrutia Iak ordea, ez zuen partidu txarra egin, eta aurtengo txapelketa irabazteko kandidatoetako bat dela erakutsi nahiko du gaur. Golpez gehiago da Uterga baino, eta esperientziz ere bai. Dena dela, Utergak sake erremate onak ditu, eta kale edo bale jokatuko du, ez baitu ia aukerarik bestela. Gaurko galtzaileak esperantzaren bat izango du oraindik, baina gutxi.

Lau partidu jokatuko dira gaur Galarretan, 16:00etatik aurrera:

  • Zulaika-Zubiri / Matxin IV-Barrenetxea IV
  • Urrutia I - Uterga - KUTXA TORNEOA
  • Ezkurra-Aizpurua II/Juaristi-Etxeberria III
  • Matxin III-Zubizarreta/Oñatz-Ion.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!