Polis y cacos jolasa egingo dute gaur gauean Gudarien plazan. Hernaniko Gazte Asanbladak antolatu du, eta dei egin die Hernaniko gazte guztiei animatzeko, denbora-pasa ederra prestatu omen dutela-eta. Gaueko 22:00etan hasiko dira jolasean, eta hortik aurrera ariko dira, nekatu arte.
Zapi bat eramateko ere eskatu dute, beharko omen dutelako, batzuk eta besteak bereizteko.