Irailaren 12an hasi, eta urriaren hasieran bukatuko da. Gomaz jokatuko da, eta bi txapelketa izango dira: neskena eta mutilena. Izenematea zabalik, abuztuaren 26tik aurrera helbide honetan (telefono bat ere jarriko dute aurrerago): tilos7pasa@gmail.es.
«Tilosetari bizia emateko»
Aiheko Zubimendi hernaniarrak garbi dauka, Tilosetari bizia emango diola txapelketa honek. «Horretarako egin dugu. Tilosetak bizia behar du, eta txapelketa herrikoi batek emango dio». Partiduak astez jokatuko dira, astelehenetik ostiralera. Horretarako, Udalarekin hitz egin dute antolatzaileek, eta «oso begi onez» ikusi omen dute Udal arduradunek. Horrez gain, Hernaniko dendariengana ere jo dute babesle bila, eta harrera ona izan omen dute.
«Hernaniko Txapelketa Ofiziala ez degu ordezkatu nahi»
Hernanik badu pelota txapelketa, lehendik ere, Udalak antolatzen duena. Arduradunek adierazi dutenez, txapelketa batek ez du ordezkatu nahi beste txapelketa. «Txapelketa hau herrikoia da, eta berezia; zazpiaren barruan jokatuko da, eta abar... Gure asmoa ez da Txapelketa Ofiziala ordezkatzea. Alderantziz, nahi genuke, hemen parte hartzen duen jendeak gero Txapelketa Ofizialean ere parte hartzea».
Hernaniko pelotazale guztiei dei egin diote antolatzaileek, animatzeko, pala hartu eta jokatzera. Informazio gehiago nahi duenak blog bat ere badu: tilos7pasa.blogspot.es.
‘Tilos 7 Pasa’ - Ezaugarri nagusiak:
- Tilosetan jokatuko da.
- Neska eta mutilek parte hartuko dute.
- Bikoteko 20 euro.
- Partiduak 25 tantora.
- 7a pasa.
- Gomazko pelotarekin.
- Astez jokatuko da.
- Epaileak izango dira partidu guztietan.
- Finala eta 3-4 postuak urri hasieran jokatuko dira.
- Afaria izango da final egunean, parte hartzaile guztiekin.
- Izena emateko epea: abuztuak 26 - irailak 7
- Emaila: tilos7pasa@gmail.es
- Informazio gehiago: tilos7pasa.blogspot.es