Final zaporeko lehia gaur, Zeberio II eta Urrutia Iaren artean

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 7a, 02:00

Buruz Buruko Kutxa Tor­neoari atzo ekin zioten Javier Urriza eta Xanti Utergak, ligillako lehenengo partiduarekin, eta Urriza nagusitu zen: 30-15. Hasie­ra­tik atera zion aldea Iru­ñeako pelotariak. Emaitza honekin, Utergak zaila izango du semifinaletarako txartela lortzea, 15 tantotako aldea haundia baita. Gaur, ligillako bigarren partidua jokatuko dute Zeberio IIak eta Urrutia Iak. Final zaporeko partidua izango da, azken bost urteetan, hirutan izan baitira aurrez aurre finalean. Jaialdia 16:00etan hasiko da. Atzoko gainerako partiduen emaitzak, honakoak: Oñatz-Zubizarreta 35/Zulaika-Barrenetxea IV 25; Ezkurra-Ion 37/Urtasun-San Miguel 40; eta Matxin III-Aizpurua II 30/Endika-Olazar 25.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!