Hernani gogor ari da entrenatzen maila berrira lehenbailehen egokitzeko, hau da 3garren mailara, eta entrenamenduen karga nabaritu zen atzo, Real Unionen aurkako partidu amistosoan. Beroak ere ez zuen askorik lagundu. Hernanik 1-2 galdu zuen, baina berdintzeko aukera bat baino gehiago izan zuen. Gola, Javi Ventak sartu zuen.
Taldea nola dagoen
esateko, goizegi
Ricardo Ramos, CD Hernaniko lehendakariaren esanetan, lagunarteko partidu hauetatik, ezin da pisuzko ondoriorik atera eta oraindik goizegi da taldea nola dagoen esateko. Halako partiduek jokalariak probatzeko aukera ematen dute eta halaxe egin zuen atzo Hernanik, jokalari guztiak aterata.
Abuztuaren 28an,
lehenengo partidua
Ligako lehenengo partidua abuztuaren 28an dute txuri-berdeek eta gogor entrenatzen ari direla azaldu du Ricardo Ramos lehendakariak. Bitartean, lagunarteko partidu gehiago izango dira, baina zehazteko daude oraindik. Denboraldiari begira, taldearen aurtengo helburua, maila berrira egin eta bertan mantentzea izango da.