jesus Tapia (Astigarraga) arkeologoak bilatu du arrasto megalitiko hau, orain dela 4000 urte ingurukoa omen dena. «Brontze Arokoa edo izango da, kristo aurreko 2000 urte ingurukoa». 2009an aurkitu zuten hilobi hau, Euskadiko Gasa sartzeko lanetan ari zirela, aurretik egin behar izaten diren indusketetan. «Presaka ibili behar izan genuen, obrak aurreratu egin zituztelako. Ezkutuan zegoen, lurrazpian. Badirudi, garai batean, zanga haundi bat egin zutela, bi lur-sailen muga moduan, eta lur mugimendu horrek tapatuko zuen. Horregatik, ez genuen horren berririk». Hernanin, orain arte, horrelako 10 hilobi ezagutzen ziren; Kaxargaingoa izango da, 11garrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!