Ostiralean agur festa izango da eta afarirako txartelak salgai daude

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 6a, 02:00

Saharako 6 haur daude Hernaniko familiekin udako oporrak pasatzen eta abuztuaren 23an itzuliko dira errefuxiatu kanpamenduetara. Joan aurretik, ordea, agur festa antolatu dute herritar guztiei irekia. Abuztuaren 12an, datorren ostiralean izango da. Arra­tsaldeko 17:00etatik aurrera, haur jolasak, txokolatada, afaria eta kon­tzertuak izango dira Tilosetan (eguraldi txarrarekin, Atsegin­degin). Afa­riko txartelak salgai daude Oindi, Akeit eta Garin tabernetan. Prezioak: haurrek 5 euro, helduek 10 euro. Oreka TX eta Aziza Brahim-en kontzertuak izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!