Buruz Buruko Txapelketa gaur hasiko da Galarretan, Urriza eta Utergaren arteko partiduarekin. Ligillako lehenengo partidua izango da; bihar jokatuko da bigarrena, Zeberio IIa eta Urrutia Iaren artekoa. Bi partiduak 16:00etan hasiko diren jaialdien barruan jokatuko dira. Gaurko partiduak honakoak dira: Oñatz-Zubizarreta/
Zulaika-Barrenetxea IV
(35 tantotara); Urriza/Uterga (30 tantotara); Ezkurra-Ion/
Urtasun-San Miguel (40 tantotara); eta Matxin III-Aizpurua II/Endika-Olazar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!