Sorpresak eta partidu ederrak torneoko onenen artean

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 6a, 02:00

Buruntzaldeko Tor­neo­ko finalak jokatu ziren atzo, lau mailatan. Sor­pre­sarik ez zen falta izan eta parditu ederrez gozatzeko aukera izan zen, orokorrean. Gainera, jokoan ziren zortzi txapeletatik bost, hernaniarrek jantzi zituzten.

Infantiletan, Oiarbide eta Arrue andoaindarrek erraz irabazi zuten: 18-2. Berez partidu parekatua aurreikusten zen, baina Loiarte eta Rodriguez hernaniarrek ez zuten ondo jokatu.

Kadete mailan, Noble eta Altuna hernaniarrek ezustekoa eman zuten Usurbilgo Ibargoien-Telleria bikoteari irabazita, 18-7.

Jubeniletan, espero bezala, Lujanbio hernaniarrak eta Elus­tondo berrobitarrak osa­tu­tako bikotea nagusitu zi­tzaien Urkizu eta Etxegoien her­naniarrei, baina ez sufritu gabe. Oso partidu ona jokatu zuten laurek eta 10garren tantora arte oso parekatuta ibili ziren.

Seniorretan, argi zegoen txapelak hernaniarrentzat izan­go zirela, aurrez aurre baitziren Ojuel-Aizpitarte eta Gorrotxategi-San Sebas­tian. Aurreikusi bezala, oso partidu parekatua izan zen, baina azkenean Ojuel eta Aizpitarte nagusitu ziren: 18-13. Gorro­txategi atzelariak Arrieta or­dezkatu zuen aurrean eta sorpresa polita eman zuen gantxo eta tanto ederrak eginez. Partidu ona jokatu zuten laurek eta gozatzeko aukera izan zuten pelotazaleek.

Ioritz Arrieta Getariko Torneoko finalean, gaur
Ioritz Arrieta hernaniarrak,  senior mailan, Getariko Tor­neoko finala jokatuko du gaur, Arrasateko Bolinaga pelotariarekin. Aurrez aurre izango dituzte Etxaniz eta Aizpurua azpeitiarrak. Fina­lak 17:30etan hasiko dira eta hernaniarrarena hirugarren partidua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!