8 txapela jokoan eta 11 hernaniar, zein baino zein, gaurko finaletan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 5a, 02:00

Gaur jakingo da Burun­tzaldeko Torneoko pelotari onenak zeintzuk diren, izan ere, torneoko finalak jokatuko dira, 10:30etan, Her­na­niko pelotalekuan. Bi­kote-kako lau final jokatuko dira, maila bakoitzean, bana; hau da, infantil, kadete, jubenil eta seniorretan. Herna­niko pelotariek txapelak eskuratzeko aukera haundiak dituzte, lehian izango diren 16 pelotarien artetik 11 hernaniarrak baitira.
Txapelketan, guztira, Bu­runtzaldea eta Donostial­deako 42 bikotek hartu dute parte, eta ikusten den bezala, hernaniarrek maila ona eman dute.

Partidu parekatuak,
infantil eta seniorretan

Gaurko finaletan jokatuko di­ren partiduak honakoak dira: infantiletan, Oiarbide-Arrue (Andoain)/Loiarte-Ro­­driguez (Hernani). Nor­gehia­goka parekatua espero da eta ez dago faboritorik.
Kadeteetan, Ibargoien-Telleria (Usurbil)/Noble-Altuna (Hernani) neurtuko dira. Kasu honetan, usurbildarrak dira faborito.
Jubeniletan, Lujanbio-Elustondo (Hernani-Berro­bi)/Urkizu-Etxegoien (Hernani) izango dira aurrez aurre. Bikote mixtoa da faborito.
Eta seniorretan, bi bikote hernaniar lehiatuko dira txapelak lortzeko: Ojuel-Aiz­pitarte/Arrieta-San Sebas­tian. Partidu parekatua aurreikusten da.
Partiduen ondoren, sariak banatuko dira eta denboraldiari agur esango diote.

Ioritz Arrieta Getariko Torneoko finalean, bihar
Ioritz Arrieta hernaniarrak, Arrasateko Bolinaga pelotariarekin, Getariko Torneoko finala jokatuko du, senior mai­­lan, bihar 17:30etan. Aurrez aurre izango dituzte Etxaniz eta Aizpurua azpeitiarrak.
Uda honetan, bigarren aldiz jarraian iritsi dira finalera Arrieta eta Bolinaga, eta denbora luzez elkarrekin jokatu gabe egon ostean, argi utzi dute irabazteko zaila den bikotea osatzen dutela, kadeteak zirenean bezala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!