Santiotan suspenditutako ekitaldiak irailaren 17an egingo dira

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 4a, 02:00

ARANON ekitaldi mordoxka bat suspenditu zen joan den Santio festetan, euria dela medio. Igande eta astelehenean bota zituen euriek ez zuten aukerarik utzi ekitaldi batzuk egiteko, eta Jai Batzordeak erabaki du, ekitaldi horiekin egun bateko festa egitea, irailaren 17an.

Herri kirolak, bertsolariak...
Goizean, pelota partidua jo­katuko dute, Arano, Goi­zue­taren kontra. Bazkal ondorean haurrentzako puzgarriak izango dira, eta ondoren herri kirolak eta bertso saioa, Santio eguneko bertsolari berdinekin. Zehaztuko dute, ekitaldi gehiago balitz.  
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!