Euskal Selekzioaren aldeko martxak Goizuetan hartuko ditu indarrak

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 4a, 02:00

AMAIUR herrian hasi eta Zugarramurdi, Urdazubi eta Lapurdi pasata, Oiartzundik iritsiko da Goizuetara gaur, Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxa, urterokoa. Arra­tsaldeko 17:00-17:30ak aldera iritsiko dira ESAIT­eko 80 bat mendizaleak Goi­zuetara, eta ongi etorria egiteko dena prest dute, bertako herritarrek.

Udaleko arduradunek egingo diete ongi etorri formala, eta Euskal Selek­zioa­ren aldeko manifestua irakurriko dute. Bertan izango dira, bai­ta ere, Goizuetako kirolari profesionak; bost pelotari, hain zuzen: Bakero ahizpak, Olai­zola anaiak, eta Jon Apezetxea. Jokoak egingo di­tuzte, denak batera, eta ondoren, herri bazkaria an­tolatu dute. 130 lagun inguru elkartuko dira, bertan.

Amabirjin jaien preludioa igandean, haurrek
Festak gainean dituzte Goi­zue­tan, eta igande honetan emango diote hasiera haurrek, urtero bezala. Meza, pilota partiduak, bazkaria, xexenak eta poniak, berendua, futbolean haurrak eta helduak, eta dantzaldia Modesto taldearekin. Haurrek lehenengo pausoa emanda, Ama­birjinak abuztuaren 13an hasiko dituzte Goizuetan, larunbatarekin. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!