Lujanbio eta Elustondok erraz irabazi zuten atzo eta finalean izango dira bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 4a, 02:00

Buruntzaldeko Tor­neoko finalista guztiak erabaki dira, jubenil eta senior mailan falta ziren finalistak atzo erabaki baitziren. Ju­be­­niletan, Lujanbio eta Elus­­tondok jokatuko dute finala Urkizu eta Etxegoie­nen aurka. Lujanbio hernaniarrak eta Elustondo be­rro­bitarrak erraz irabazi zie­ten atzo Eskudero eta Jauregi andoaindarrei, finalerdietako partidua. Hobe­to jokatu zuten eta aldea nabaritu zen: 18-9 irabazi zuten.

Seniorretan, berriz, Arrie­­ta eta San Sebastian hernaniarrek lortu dute finalerako txartela. Finaler­die­tako partidua atzo joka­tzekoak ziren, Irazustaba­rrena eta Elolaren aurka, baina lasartearrak ez ziren azaldu. Beraz, hernaniarrek beste bikote hernaniar bat izango dute aurrean: Ojuel-Aizpitarte. Kirol­de­gi­an, bihar, 10:30­etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!