Buruz Buruko Txapelketa, aurten Kutxa Torneoa 2011 izenarekin aurkeztu dute, eta larunbatean hasiko da, erremonteko espektakulurik haundiena, Champions-a, zale guztien iritziz. Sei onenek probatuko dute elkar, abuztuan (7 partidu), eta irailaren 3an bukatuko da txapelketa, final haundian.
Ezkurrak ez du merke salduko txapela; hamargarrena. Gazteak, ordea, aspaldiko gogorik eta sasoirik onenean ditu aurrean. Ezagunak dira dagoeneko Julen San Miguel, iazko txapeldunordea, eta Miel Mari Urrutia, 2008 eta 2009ko txapelduna. Patxi Zeberiok ere bi aldiz irabazi du Buruz Burukoa (2006-2007), eta edozeini irabazteko gai da, elduaindarra. Javier Urrizak eta Xanti Utergak, berriz, aukera paregabea dute, oilar haundiei lehenengo ezustekoa emateko.
Atzo aurkeztu zuten Kutxa Torneoa 2011, eta Donostiako Garibai Kutxako bulegoetan bildu ziren arduradunak: Francis Sistiaga, Oriamendi 2010eko gerentea; Kike Elizalde, Oriamendi 2010eko intendentea; eta Carlos Ruiz, Kutxaren Gizarte Ekintzarako zuzendaria.
Ligillan, 6 partidu
Hiru zati izango ditu txapelketak: ligilla, finalerdiak, eta finala. Ligillan ariko dira, elkarren kontra, 4 pelotari: Urriza, Uterga, Zeberio IIa eta Urrutia Ia. Ligilla horretatik 2 onenak pasako dira finalerdietara. Finalerdietarako sailkatuta daude Ezkurra eta San Miguel, iazko txapelduna eta txapeldunordea. Finalderdiak partidu bakarrera jokatuko dira. Bi irabazleek, finala, irailaren 3an.
Inoiz baino aurkari gehiago Koteto Ezkurrak
Iaz irabazi zuen 10garren txapela Koteto Ezkurra haundiak. Lesioak medio urte txar batzuk pasata, txapel-gosearekin dago doneztebarra, baina inoizko remesa onena tokatu zaio aurrean; hiru aurkari, behintzat, oso arriskutsuak. San Miguel oronoztarrak 24 urte ditu, baina txapeldunen jokoa eta irrikia. Urrutia Iak 28 urte ditu, eta bi txapelek ematen dioten heldutasuna. Zeberio IIak biak ditu: esperientzia eta bi txapel. Ezkurrak, hala ere, zerbaitegatik jokatuko du gorriz.
KUTXA TORNEOA 2011
PARTIDUAK
Abuztuak 6, larunbata:
Ligilla: Urriza-Uterga
Abuztuak 7, igandea:
Ligilla: Zeberio II-Urrutia I
Abuztuak 9, asteartea:
Ligilla: aurreko bi galtzaileak
Abuztuak 13, larunbata:
Ligilla: aurreko bi irabazleak
Abuztuak 15, astelehena:
Ligilla: 6ko irabazlea-7ko galtzailea
Abuztuak 16, asteartea:
Ligilla: 6ko galtzailea-7ko irabazlea
Abuztuak 20, larunbata:
Finalerdiak: San Miguel - ?
Abuztuak 27, larunbata:
Finalerdiak: Ezkurra - ?
Irailak 3, larunbata:
FINALA
AZKEN URTEETAKO
IRABAZLEAK
1944 Abrego - Salsamendi
1952 Areso
1981 Intxauspe - Zestau
1986 Agerre - Intxauspe
1987 Intxauspe - Mujika I
1988 Mujika I - Aizpuru
1989 Matxin II - Intxauspe
1990 Matxin II - Mujika I
1991 Mujika I - Elizalde
1992 Matxin II - Mujika I
1993 Aizpuru - Agerre
1994 Matxin II - Aizpuru
1995 Ezkurra - Aizpuru
1996 Ezkurra - Eizagirre
1997 Ezkurra - Eizagirre
1998 Ezkurra - Lizaso
1999 Ezkurra - Eizagirre
2000 Lizaso - Ezkurra
2001 Ezkurra - Lizaso
2002 Ezkurra - Zeberio II
2003 Eizagirre - Ezkurra
2004 Ezkurra - Lizaso
2005 Ezkurra - Lizaso
2006 Zeberio II - Urrutia I
2007 Zeberio II - Ezkurra
2008 Urrutia I - Zeberio II
2009 Urrutia I - Zeberio II
2010 Ezkurra - San Miguel