Saharatik etorritako 6 umeak gustora dabiltza Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 4a, 02:00

Oporrak bakean egitasmoaren barruan, urtero bezala, Saharako hainbat haur etorri dira Hernaniko familiekin oporrak pasatzera. Aurten 6 haur etorri dira: Mohamed Sa­lem, Bujari, Tfarrah, Abda­lahi, Fatma eta Fatimetu. Guztiak, iaz ere egon ziren Her­naniko familiekin eta Moha­med Salem, Bujari eta Fatmak hirugarren urtea dute.
Kronikari azaldu diotenez, oso gustora daude denak, bai familia eta baita begiraleekin ere, eta ekintza ezberdin ugari egin dituzte. Astelehenetik os­tiralera, esaterako, Maialen Torres eta Nagore Arraras begiraleekin biltzen dira goizero-goizero, eta hondartzara joan dira, igerilekura, Txiki Parkera, Txindokiko itzalako tirolinetara, bonberoak ikustera Tolosara, Donosti Cup-era, ur festan parte hartu dute...
Aurten gainera, 5 haur San Joan bezperan etorri ziren (beste urteetan uztailean etorri izan dira), eta herriko festekin gozatzeko aukera izan dute. Zezen txikietan ibili direla diote batzuk.

Kanpamenduetatik atera
Egitasmoaren helburua da, haurrek Saharako errefuxiatu kanpamenduetatik kanpo pasatzea udako bi hilabete. Hala, bertako tenperatura altuetatik babesten dira eta osasun azterketak egiten dizkiete hemen, besteak beste.

Agur festa abuztuaren 12an, herritar guztiei irekia
Aurten lehenago etorri dira haurrak eta lehenago joango dira, ikasturte hasierarekin ez pilatzeko. Hain zuzen, bi hilabeteko oporraldia abuztuaren 23an bukatuko zaie, eta joan aurretik, agur festa antolatu dute, abuztuaren 12an. Arra­tsaldetik aurrera, haur jolasak, txokolatada, afaria eta kon­tzertuak izango dira Tilosetan (eguraldi txarrarekin, Atsegin­degin). Afa­riko txartelak salgai daude Oindi, Akeit eta Garin tabernetan. Prezioak: haurrek 5 euro, helduek 10 euro.
Festa herritar guztiei irekia da eta begirale eta haurrek dei egiten diete herritarrei animatzeko eta parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!