Endika eta Urrutia Ia lehengusuak gehiago izan ziren atzo, Ezkurra eta Agirrezabalaren aurkako partiduan, eta emaitzak halaxe adierazten du: 40-18 irabazi zuten. Laura arte berdinduta egon ziren bi bikoteak, baina handik aurrera, zuzenean 15 tantoko aldea atera zuten urdinek eta aldea mantenduz lortu zuten partidua irabaztea. Atzoko porrotarekin, Ezkurrak laugarren partidua du jarraian galtzen duena; Urrutiak berriz, uztaileko erremontista onenak, abuztua ere indartsu hasi du eta prest dago Kutxa Torneorako. Atzoko gainerako emaitzak: Urrutia II-Zubizarreta 26/Zulaika-Zubiri 40; eta Juaristi-Barrenetxea IV 40/Matxin IV-Ion 33.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!