Buruntzaldeko Torneoa sartu da azken txanpan. Gaur jokatuko dira falta diren bi finalerdiak, 11:00etan Hernaniko pelotalekuan, eta halaxe erabakiko dira ostiralean finala jokatuko duten pelotari guztiak zeintzuk diren.
Jubeniletan, Lujanbio eta Gurutzalde hernaniarrak Eskudero II eta Jauregi andoaindarren aurka neurtuko dira. Irabazten duen bikoteak aurrez aurre izango ditu finalean, Urkizu eta Etxegoien hernaniarrak.
Seniorretan, Arrieta eta San Sebastian hernaniarrek Irazustabarrena eta Elola lasartearren aurka jokatuko dute. Irabazleak Ojuel eta Aizpitarte hernaniarrekin neurtuko dira ostiralean.
Gainerako finalistak, honakoak: infantiletan, Loiarte-Rodriguez (Hernani)/Oiarbide-Arrue (Andoian); eta kadeteetan, Noble-Altuna (Hernani) /Ibargoien-Telleria (Usurbil).
Finalerdietako emaitzak
Orain arte jokatu diren 6 finalerdietako emaitzak honakoak dira: infantiletan, Loiarte-Rodriguez (Hernani) 18/Elizalde-Pagola (Hernani) 6, eta Oiarbide-Arrue (Andoain) 18/Bikuña-Zapiain (Antiguo) 7; kadeteetan, Noble-Altuna (Hernani) 18/Alarez-Aranguren (Antiguo) 1; jubeniletan, Urkizu-Etxegoien (Hernani) 18/Leonet-Garcia (Hernani) 10; seniorretan, Ojuel-Aizpitarte (Hernani) 18 /Baez II-Ortiz de Urbina (Antiguo) 12; eta kadeteetan, Ibargoien-Telleria (Usurbil) 18/ Arteaga-Rekondo (Lasarte) 8.