Buruz buruko txapelketa haundia bihar aurkeztuko dute

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 2a, 02:00

Bihar aurkeztuko dute Donostian erremonteko txapelketarik haundiena, buruz buruko txapelketa, hain zuzen. XXIX. Kutxa Torneoa Buruz Buruko Txapelketa Nagusia izena izango du, eta Garibai kalean aurkeztuko dute, Kutxa Gizarte Lanetarako bulegoetan, eguerdiko 12:00etan. Bertan izango dira, egungo 6 erremonte jokalari onenak, Kike Elizalde Oriamendi 2010 enpresako intendentea, Carlos Ruiz Kutxa Gizarte Eremuko zuzendaria, eta Francis Sistiaga Oriamendi 2010 enpresako gerentea. Abuztuaren 6an hasiko dute txapelketa, eta irailaren 3an bukatu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!