Hernanin odola eman nahi duten guztiek gaur daukate aukera, hilero bezala, lehenengo asteartean. Hernaniko Anbulatoriora joan behar da horretarako, 18:30etatik aurrera, eta bertan emango dute odola. Odola emateaz gain, organo donantea egiteko aukera ere izango da. Uztailean 62 pertsonek eman zuten odola Anbulatorioan; horietatik lau, lehenengo aldiz eman zutenak. Organo donante berri bat ere egin zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!